Irudietan: Estropaden bigarren jardunaldiak eman duena, eta irabazleen poza

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 21a, 18:00

Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldiak askorako eman du. Lehia, urduritasuna, kezka, animoak eta, batez ere, irabazleen poza. Batik bat, Orio Orialkiko neskena. Zarauzko bandera irabazteaz gain, Euskotren ligako garaikurra jaso dute gaur. Zoriontsu eta hunkituta ospatzen hasi dira lorpena Getariako portuan.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea