Euskal Astea 2022

Euskal Asteko lehiaketetan izena emateko azken egunak

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 24a, 16:30
Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. (Aritz Mutiozabal)

Binakako Dantza Txapelketa, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, Aurresku Txapelketa eta Trikitilari Gazteen Txapelketak egingo dituzte aurten ere Euskal Astearen barruan. Horietan parte hartu nahi dutenek azken egunak dituzte izena emateko.

Binakako Dantza Txapelketa

Irailaren 1ean jokatuko da Binakako Dantza Txapelketa eta bertan parte hartzeko, gutxienez kideetako batek 16 urte beteta eduki behar ditu; Lege Zaharren enparantzan, 19:00etan. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 26ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo dsueltoa@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango du, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo da abuztuaren 30ean (asteartea, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi bikote sarituak eta herriko bikoteak. 

XXXIV. Aurresku Txapelketa (Gipuzkoar erara)

Txapelketa honetan parte hartzeko, 15 urte beteta eduki behar dira (2022an betetzen dituenak ere parte har dezake); irailaren 3an izango da sariketa Lege Zaharren enparantzan, 11:30ean hasita. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 25ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo gipuzkoakoedb@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hemezortzi bikotek parte hartu ahal izango du, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo dute bihar, 13:00ean, Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi sarituak eta herriko dantzariak. 

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

16 urte bete ez dituzten bikoteek parte har dezakete irailaren 5ean izango den txapelketa honetan; Lege Zaharren enparantzan, 19:00etan. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 29ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo dsueltoa@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango du, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo da abuztuaren 30ean (asteartea, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi bikote sarituak eta herriko bikoteak. 

Trikitilari Gazteen Txapelketa

Irailaren 7an izango da Euskal Astearen barruko Trikitilari Gazteen 42. Txapelketa. Lege Zaharren Enparantzan aterako dira oholtzara trikitilariak, 19:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duten trikitilariek eman dezakete dagoeneko izena Zarauzko Udalaren Jai eta Ekitaldietako departamentuan (Kale Nagusia 30 / 943-00 51 19). Abuztuaren 26ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. 

Erlazionatuak

Euskal Asteko egitarau zabala ikusgai

Aritz Mutiozabal 2022 abu 23 Zarautz