"Polita litzateke Zarauzko txapelketa noizbait munduko zirkuitura itzultzea"

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 26a, 14:00

Pro Zarautz surf txapelketako zuzendari Julen Egiguren elkarrizketatu zuten atzo Euskadi Irratiko Hiru Erregen Mahaia saioan. Munduko zirkuitutik kanpo antolatu dute aurtengo txapelketa, baina baditu nobedadeak: open mailan gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatzeaz gain, surf egokituko txapelketa ere jokatuko dute.