Bideoa: Gudari Eguneko ekitaldia, Zarauzko hilerrian

Gorka Eizagirre 2022ko ira. 27a, 18:00

Duela 47 urte Francoren erregimenak fusilatutako Juan Paredes Manot Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko hiru kideak oroitu dituzte gaur Zarauzko hilerrian. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Txiki zenaren familiako kideak bildu dira haren hilobiaren aurrean, baita hainbat herritar ere.

Ikusi argazki galeria, hemen.