2023ko ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 29a, 11:00

Ohi baino orduerdi lehenago hasiko da gaurko udalbatzarra, Tiloak plataformako herritarrek hartuko baitute hitza 18:30ean. Zuzenean jarraitu nahi duenak, Erlo Telebistan eta erlotelebista.eus-en izango du horretarako aukera.

Gaur egingo dute udal taldeek iraileko ohiko osoko bilkura, eta zenbait gai mamitsu jorratuko dituzte bertan. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da batzarra, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, 2023ko ordenantza fiskalez ariko dira, baita Mugikortasun Iraunkorrerako Planaz ere. Gainera, ohikoa baino orduerdi lehenago hasiko da udalbatzarra, Tiloak plataformako herritarrek hitza hartuko baitute 18:30ean. Ordu horretatik aurrera, batzarra Erlo Telebistan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Hain zuzen ere, elkarretaratzea egingo dute 18:00etan plataforma horretako kideek, Nafarroa kaleko ezkiak ez mozteko eskatzeko.

Hemen dago ikusgai udal taldeek gaur landuko duten gai ordena.