''Gogotsu nago oholtzara igotzeko, halako esperientzia bat bizitzeko, halako droga batean yonki bihurtzeko''

Erredakzioa 2022ko urr. 26a, 16:40

Lorelei musika taldeak Ekografiak disko berria kaleratu du, beren lehen lana argitara eman zuenetik 25 urte geroago. Zarauzko bizilagun Asier Serrano taldekidea eta idazlea ETB1eko Biba Zuek! saioan izan zen atzokoan, lan berriaz eta beste hainbat kontuz solasean.