HARA! 2019an Zarauzko Triatloiko txapelduna izan da Behobia-Donostiako garailea

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 14a, 13:30
Nan Oliveiras Donostiako helmuga zeharkatzen atzo. (Irutxuloko Hitza)

57. Behobia-Donostia lasterketa jendetsua giro ederrean ospatu zen atzokoan. Bi katalan izan dira garaile mutiletan zein nesketan: Nan Oliveiras eta Cristina Silva. Hain justu ere, Oliveiras 33. Zarauzko Triatloiko txapeldun izan zen 2019an; aldi hartan, Judith Corachan nagusitu zen emakumezkoetan.