Zarauzko Udaleko otsaileko osoko bilkura

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 26a, 16:00

Hona hemen ikusgai osorik hileko udalbatzarrak eman zuena.

Ostegun arratsaldean egin zuten otsaileko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan, eta ekitaldiko ezustea galdera eta eskarien tartean etorri zen. Izan ere, EH Bildu koalizioko Eusko Alkartasunako kide Mikel Goenagak eta Begotxu Olaizola zinegotziek dimisioa aurkeztu zuten.

Gainerakoan, ohi baino pleno laburragoa izan zen, eta aztergaiei dagokienean barne arautegiei lotutako hainbat plan onartu zituzten, aparteko eztabaidarik gabe: 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Zarauzko Udalaren Araugintza Plana eta Iruzurraren Aurkako Plana.