Wallapop, Kobazulotarrak eta Toke lo ke Toke taldeak garaile III. Play-Eruak hondartzako futbol txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 16a, 13:58

Atzo euripean, eta gaur goiz-eguerdian eguzki gozotan aritu dira gaztetxoak hondartza futbolean. Ondo pasatzeko gogoz, eta irabazteko irrikaz jokatu dute, eta giro bikaina jarri dute jokalariek zein ikusleek. Arraio Irratiak ere jarri du bere alea giroa alaitzen.

III. Play-Eruak gaztetxoen hondartzako futbol txapelketak baditu garaileak: Wallapop, Kobazulotarrak eta Toke lo ke Toke taldeak izan dira onenak nor bere kategorian atzo eta gaur jokatu den txapelketan.

DBH1-4. mailetako 59 taldek parte hartu dute, guztira 576 gaztetxok, eta atzo arratsaldean euria izan bazen protagonista, gaur eguzki gozotan aritu dira goiz-eguerdi partean.

Ondo pasatzeko gogoz, eta irabazteko irrikaz jokatu dute, eta giro bikaina jarri dute jokalariek zein ikusleek. Arraio Irratiak ere jarri du bere alea giroa alaitzen.