Bideoa: Ostegunetik dago ikusgai 'Txili'-ren 'Irten barrura' erakusketa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 23a, 10:30

Arkami galarian zabaldu dute eta udaberria amaitu arte bisitatu ahalko dute interesdunek. Hamar margolan, jolaserako koadro bat eta amonari eskainitako eskultura bildu ditu artista zarauztarrak.

Jurgi Olaizola 'Txili'-k bere ibilbideko hirugarren erakusketa zabaldu du aste honetan Arkami galerian. Irten barrura deitu du mostra eta laguna duen Jon Benito idazlearen Lagun minak poema liburuko olerkiek iradoki diotenarekin sortu ditu lanik gehienak.

Hain justu, Benitok idatzitako testu batek ematen dio sarrera erakusketari. Udaberria amaitu arte egongo da ikusgai, eta bertan bildutako lan gehienak salgai daude.

Erlazionatuak