Plaieroak 2022-2023

Aurtengo plaiero txapelketak baditu finalistak

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 23a, 17:05

Finalerdietako partidak jokatu dituzte gaur eguerdiko jardunaldian, eta jada erabakita geratu da maiatzaren 6an ospatuko den finalean zeintzuk lehiatuko diren.

Ikusmin handiarekin eta euriak epikotasun apur bat emanez, Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur eguerdian Zarauzko hondartzan. Maiatzaren 6an, larunbatarekin, izango den hitzordu nagusirako txartela lortu beharra zegoen bai ala bai, eta txantxa gutxi egon da gaurkoan joko eremuan.

Batzuek aise irabazi dute norgehiagoka, eta beste partida batzuk estuagoak izan dira. Edonola ere, finalareko sailkatu diren taldeak ondorengoak izan dira: Gizonezkoen ligan, Balearri-Astillero eta Telesforo neurtuko dituzte indarrak, eta kopan, Otamendik eta Kirkilla-Eneak. Emakumezkoen ligan, Orbela-Limoss eta Kebidek taldeen artean egongo da borroka, eta kopan, berriz, Mayflower eta Euskaldunaren artean.

Liga eta Kopako emakumezkoen nahiz gizonezkoen finalerdiez gain, eskolarteko ikasleena ere jokatu da; LH 5. eta 6. mailako nesken, mutilen eta talde mistoena, alegia. Hauek ere gogotik aritu dira hondartzako futbolean, gurasoen eta lagunen animoak lagun zituztela.

Senior Mutilak: XXVIII. Juan Irigarai Kopa
1. Ulacia Bidaiak - Otamendi  1-3
2. Tivoli taberna - Kirkilla-Enea Erretegia  1-2

Senior Mutilak: LXXVIII. Paco Urkia Liga
3. Asti Pinturak - Balearri-Astillero  0-2
4. Telesforo Erretegia - Kosta Hortz Klinika  6-3

Senior Neskak: III. Maria Jauregi Liga
5. Talai-Mendi Kanpina - Orbela-Limoss  1-3
6. Kirkilla-Enea Erretegia - Kebidek  1-5

Senior Neskak: XVIII. Emilio Olazabal Kopa
7. Mayflower - Itxas-Lur Taberna  2-1
8. Euskalduna Taberna - Shelter-Pukas  2-1