Pagoeta Mendi Lasterketak emandakoa, bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 1a, 10:00

Aurreikusitakoa baino eguraldi hobearekin, atzo jokatu zuten XVIII. Pagoeta Mendi Lasterketa 482 korrikalarik, izena emanda zeudenak baino 50 gutxiagok. Ohi bezala, lasterketa nagusia eta mistoa egin zituzten atzokoan, eta markarik hobetzea lortu ez bazuten ere, gozatu ederra hartu zuten korrikalariek.

Gizonezkoetan Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi zuen, eta hirugarren sailkatu zen Xabat Manzisidor azpeitiarra. Emakumezkoetan, aldiz, Nerea Urteaga zumaiarra gailendu zen. Proba mistoari dagokionez, Ion Intxausti eta Naroa Uriak irabazi zuten lasterketa.