Haurrak izan dira protagonistak Santa Marina jaietan

Usua Garin 2023ko mai. 14a, 17:00

Eguraldia lagun, haurrak izan dira Santa Marina jaietako protagonistak. Puzgarriak datorren asteburura atzeratu badituzte ere, marrazki lehiaketarekin eta erraldoiekin gozatzeko aukera izan dute txikienek nahiz helduek.

Gaur eman diete hasiera Santa Marina jaiei ofizialki, eta haurrei zuzenduriko egitarau oparoa izango da egun osoan zehar. 

Erraldoien laguntzaz kalejira egin dute eguerdian Santa Marina kalera, eta behin txupinazoa botata, txistu eta danbor doinuekin jarraitu dute dantzan bertaratutakoek. Arratsaldean ere izango dute zer gozatua: moto karrera, entzierro txikia, ipuin kontaketa eta txokolate jana egingo dituzte.

Erlazionatuak

Euriak ez ditu zapuztu Santa Marina jaiak

Maria Maya Manterola 2023 mai 14 Zarautz