Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk bihar

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 11a, 08:00

Itziar Murua, Zarauzko EH Bilduren Herri Batzarrean, Mertxe Aizpuruarekin. (@ItziarMurua)

Malekoian izango da ekitaldia, 19:00etan hasita. Mertxe Aizpuruak, Jon Iñarrituk eta Maddalen Iriartek parte hartuko dute bertan. Uztailaren 23an izango dira Espainiako kongresurako eta senaturako bozak.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainan murgilduta dira dagoeneko alderdi politikoak. Horren erakusle dira ostiralez geroztik han eta hemen egiten ari diren ekitaldiak. Bihar, asteazkena, Zarautzen egingo dute geldialdia EH Bilduko hautetsiek eta ordezkariek.

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresurako zerrendaburuak, Jon Iñarritu Espainiako Sentaurako EH Bilduren ordezkariak eta Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak parte hartuko dute ekitaldian. Malekoian izango da, 19:00etan hasita.

Uztailaren 23an izango dira Espainiako kongresurako eta senaturako bozak.