Uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeei buruzko informazioa atal honetan jasoko du hedabide honek.
Senaturako bozetan EAJko hautagaiek lortu dute boto gehien Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2023 uzt 24 Zarautz

Espainiako Kongresurako EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena atzo, baina Senaturako, EAJko Luke Uribe-Etxebarria eta Mertxe Garmendia izan ziren bozkatuenak. Horien ondotik, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak eta Olaia Duartek lortu zuten boto gehien.