Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Sumar Gipuzkoako hautagaiak Zarautzen aurkeztuko dituzte

Mireia Galarza Bastida 2023ko uzt. 13a, 16:00

Bihar izango da ekitaldia, 13:30ean, Iñurritza biotopoko zubi berriaren ondoan. 

Espainiako Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeak direla eta, Sumar Gipuzkoak Zarautzen egingo du alderdiko hautagaien aurkezpen ekitaldia.

Bihar izango da, 13:30ean, Iñurritza biotopoko zubi berriaren ondoan. Bertan, Jose Ramon Becerra Diputatuen Kongresuko hautagaia eta Sumar Zarauzko Ana de Benito eta Angel Maria Garcia izango dira.