Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Herritar ugari ari da botoa ematen

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 23a, 11:21

Herritar bat botoa ematen gaur goizean Orokieta herri eskolako frontoian. (Onintza Lete Arrieta)

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaurkoa, eta hauteslekuak zabalik egongo dira 20:00 arte. Kongresurako alderdi bat aukeratu beharko dute herritarrek, baina Senaturako, pertsonak.

Iritsi da uztailaren 23a, eta hala, 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak Hego Euskal Herriko herri guztietan, Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeen harira. Kongresua eta Senatua berrituko dituzte, eta aurrenekoa aukeratzeko alderdi bat bozkatu beharko dute herritarrek, eta bigarrena erabakitzeko, berriz, pertsonak.

20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta 21:00etatik aurrera atari honetan jarraitu ahalko dituzte herritarrek hauteskundeen emaitzak.

Herritar ugari ari da botoa ematen, bai behintzat irudietan ikus daitekeen Orokieta eskolako frontoian.

2019ko azaroko hauteskundeetako emaitzak hemen daude ikusgai.