Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Lehen datuen arabera, gaurko hauteskundeetako parte hartzeak 1,3 puntu egin du gora

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 23a, 14:31

Herritarrak botoa emateko ilaran gaur goizean. (Onintza Lete Arrieta)

18.231 herritar daude botoa ematera deituta Zarautzen, eta horietatik %44,36k eman dute 14:00etarako; 8.088 herritarrek, alegia. 18:00etan emango dute hurrengo parte hartze datua.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun da da gaur, eta 09:00etatik zabalik daude hauteslekuak. 14:00etan eman ditu parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta zarauztarren parte hartzea 1,3 puntu igo da 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta: %44,36k eman dute botoa gaur –8.088 herritarrek–, eta %43,06k –7.815 herritarrek– emana zuten ordu horretarako duela lau urteko bozetan.

Guztira 18.231 herritar daude botoa ematera deituta Kongresua eta Senatua berritzeko, eta horiek 20:00 arte izango dute bozkatzeko aukera.

Bestalde, 18:00etan emango ditu bigarren eta azken parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta 20:00etan hasiko da boto zenbaketa.

Atari honek ere Zarauzko emaitzen berri emango du 21:00etatik aurrera.