Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

%1,4 egin du behera hauteskundeetako parte hartzeak eguneko bigarren aurrerapenaren arabera

Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 18:30

Herritarrak botoa emateko ilaran gaur goizean. (Onintza Lete Arrieta)

18.231 herritar daude botoa ematera deituta Zarautzen, eta horietatik %60,33k eman dute 18:00ak bitartean; 10.999 herritarrek, alegia.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun da da gaur, eta 09:00etatik zabalik daude hauteslekuak. 18:00etan eman ditu parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta zarauztarren parte hartzea 1,43 puntu jaitsi da 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta: %60,33k eman dute botoa gaur –10.999 herritarrek–, eta %61,76k –11.210 herritarrek– emana zuten ordu horretarako duela lau urteko bozetan.

Barne Ministerioak 14:00etan eman duen lehenengo aurrerapenean 2019koa baino handiagoa zen parte hartzea. Botoa ematera deitutako herritarren %1,3 gehiagok emana zuen bota egunaren lehen erdian.

Guztira 18.231 herritar daude botoa ematera deituta Kongresua eta Senatua berritzeko, eta horiek 20:00 arte izango dute bozkatzeko aukera. Orduan itxiko dituzte hauteslekuak eta jarraian hasiera emango diote boto zenbaketari.

Atari honek ere Zarauzko emaitzen berri emango du 21:00etatik aurrera.