SKAPAko jaiak 2023

Gazteen Egunean gaztetxoenek bere egin dute Plaza Gorria

Intza Trula 2023ko abu. 10a, 14:30

Gazteen Eguna ospatzen ari dira gaurkoan SKAPAko festetan. Goizean goizetik egin dira ilarak puzgarrietan salto egin eta Plaza Gorrian antolatutako tailerretan parte hartzeko.

Haurrak izan dira protagonista goiz osoan zehar, SKAPAko festetako Gazteen Egunean. Haur ugari bertaratu dira Plaza Gorrian jarri dituzten puzgarrietara, eta giro bikaina izan dute, baita ere, eskulan eta tailerren txokoan ere. 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean izan dute txikitxoek salto egin, aurpegiak margotu eta dibertitzeko aukera.

Festak aurrera jarraituko du arratsaldean zehar; 16:00etan suziria botako dute, eta jarraian haurrentzako olinpiadak, krosa, musika eta beste hainbat ekitaldik hartuko dute auzoa.

Abuztuak 10, osteguna, Gazteen Eguna

  • 16:00. Suziria jaiei hasiera emateko, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 16:30. Auzo olinpiadak haurrentzat, Plaza Gorrian.
  • 18:00. Azken Portuko Auzo Krosa, Plaza Gorrian. Hiru mailatan banatuta egongo da: 5 urte arteko maila, 6-9 urte artekoa eta 10-14 urte bitartekoa. Parte hartzaileen artean Arrivatiko izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dituzte.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia, Plaza Gorrian.
  • 19:30. Txokolatada gozozale guztientzat, Eroskiren eskutik.
  • 20:00. Altxorraren Bila Santa Klara komentuaren ingurua ezagutzeko. Hasi baino lehen izango da izena emateko aukera, Plaza Gorrian. Taldeka parte hartu behar da eta adin txikiko taldeek heldu bat izan behar dute arduradun. Jarraian. Afaria Santa Klara parkean.
  • 21:30. Txirrindularitza Kriteriuma, kadete eta jubenil mailako neska-mutilentzat.
  • 23:30. Eire taldearen kontzertua.
  • 00:45. Dupla taldearen kontzertua.

Abuztuak 11, ostirala, Santa Klara Eguna

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10:30. Marrazki festa haurrentzat, Plaza Gorrian. Parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira 13:00ak aldera.
  • 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteak eskainita.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:30. Zumba saioa, Yasmilka Rodriguezen eskutik, txosnagunean.
  • 18:00. Zarautz Trik.
  • 18:00etatik 19:00etara. Mozorro lehiaketan izen-ematea, Plaza Gorrian. Aurtengo gaia: Obrak.
  • 18:30. Parrilla jana, Plaza Gorrian. Inguruko etxeetako balkoietatik izara, arropa eta antzekoak kentzea gomendatzen da.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Izetaren eskolako harri-jasotzaileek eta aizkolariek parte hartuko dute.
  • 19:30. Azken Portuko txaranga.
  • 23:15. Merina Gris.
  • 00:45. Funkiwi's.
  • 02:00. DJ Bon eta DJ Jan.

Abuztuak 12, larunbata, Santa Klara bigarrena

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren X. Marmitako Lehiaketa Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta Xakela haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako toki-hartzea. Ondoren. Auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45- 14:00. Lehiaketako marmitakoak oholtza gainean aurkeztu.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Juan Joxe Markaideren oroimenez arrain-zopa eta Gure Boza taldekoen Otxotia emanaldia. Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak. Ondoren. Auzoan barrena poteo girotua.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian: Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.
  • 00:00. Fan & Go erromeri taldea.