Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbataldeko festei buruzko albiste, erreportaje, argazki bilduma eta bideoak jaso ditu hemen Zarauzko Hitzak.
"Hamabost urte daramatzagu marmitako txapelketan parte hartzen batere hutsik egin gabe"

Onintza Lete Arrieta 2023 abu 13 Zarautz

SKAPAko jaietako marmitako txapelketa Ainhoa Olaizola eta Joseba Mokoroaren taldeak irabazi du aurtengoan, baina hogeita hamar taldeen artean bazen bat urtero-urtero parte hartzen duena, eta behin baino gehiagotan txapelketa irabazi izan duena: Bartolo Iribar, Koldobike Muniain, Jabi Urbieta, Eugenio Usarralde, Ana Eguren eta Karmele Telleriaren taldea. Haiekin izan zen Hitza atzo goizean.