SKAPAko jaiak 2023

Arrakasta handia izan du Jalgi taldearen dantza emanaldiak

Andrea Zipitria 2023ko abu. 11a, 12:00

Ikus-entzuleen erantzuna bikaina izan zen atzo arratsaldean antolatutako Jalgi taldearen dantza emanaldiak. Jendetza gerturatu zen Plaza Gorrira, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaien baitan antolatutako haurren dantzak ikustera.

Plaza Gorria bete egin zen atzo arratsaldean, Jalgi taldearen dantza emanaldia ikusteko asmotan. Dozenaka haurrek hartu zuten parte dantzan, eta haur zein heldu gerturatu ziren bertara, dantzak ikustera.

Festak jarraipena izango du datozen bi egunetan. Auzotarrek hamaika aukera izango dituzte gozatzeko. Hona hemen egitaraua osorik:

Abuztuak 11, ostirala, Santa Klara Eguna

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10:30. Marrazki festa haurrentzat, Plaza Gorrian. Parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira 13:00ak aldera.
  • 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteak eskainita.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:30. Zumba saioa, Yasmilka Rodriguezen eskutik, txosnagunean.
  • 18:00. Zarautz Trik.
  • 18:00etatik 19:00etara. Mozorro lehiaketan izen-ematea, Plaza Gorrian. Aurtengo gaia: Obrak.
  • 18:30. Parrilla jana, Plaza Gorrian. Inguruko etxeetako balkoietatik izara, arropa eta antzekoak kentzea gomendatzen da.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Izetaren eskolako harri-jasotzaileek eta aizkolariek parte hartuko dute.
  • 19:30. Azken Portuko txaranga.
  • 23:15. Merina Gris.
  • 00:45. Funkiwi's.
  • 02:00. DJ Bon eta DJ Jan.

Abuztuak 12, larunbata, Santa Klara bigarrena

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren X. Marmitako Lehiaketa Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta Xakela haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako toki-hartzea. Ondoren. Auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45- 14:00. Lehiaketako marmitakoak oholtza gainean aurkeztu.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Juan Joxe Markaideren oroimenez arrain-zopa eta Gure Boza taldekoen Otxotia emanaldia. Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak. Ondoren. Auzoan barrena poteo girotua.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian: Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.
  • 00:00. Fan & Go erromeri taldea.