SKAPAko jaiak 2023

Eguna ondo hasteko hamaiketakoa, buruhandiak eta marrazki lehiaketa

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 11a, 14:57

Ekintzaz ekintza dabiltza Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbataldeko bizilagunak atzo goizetik SKAPAko jaiez gozatzen. Gaur goiz-eguerdi partea ere ondo aprobetxatu dute, eta arratsalde-iluntzean jarraituko du festak zumba saioarekin, Zarautz Triken emanaldiarekin, mozorro lehiaketarekin, herri kirolekin eta Merina Grisen kontzertuarekin.

Atzotik festa giroan murgilduta dabiltza Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbataldeko bizilagunak: iritsi dira, izan ere, SKAPAko jaiak, eta bihar gauera arte, askotariko ekintzez gozatuko dute adin guztietako auzotarrek.

Gaur goizean, esaterako, buruhandiekin ibili dira haurrak, eta marrazki lehiaketa ere egin dute Plaza Gorrian. Urpekoak elkartean, berriz, hamaiketakoaz gozatu dute jubilatuek, eta Azken Portuko txaranga kalez kale ibili da, erraldoi txikiak lagun hartuta.

Bazkaldu eta siesta egin ondoren, arratsaldean jarraituko du Santa Klara eguneko festetako egitarauak: besteak beste, zumba saioa, Zarautz Triken emanaldia, mozorro lehiaketa, herri kirolak eta Merina Grisen kontzertua izango dira txosnetan zein inguruan.

Gaurko egitaraua:

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10:30. Marrazki festa haurrentzat, Plaza Gorrian. Parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira 13:00ak aldera.
  • 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteak eskainita.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:30. Zumba saioa, Yasmilka Rodriguezen eskutik, txosnagunean.
  • 18:00. Zarautz Trik.
  • 18:00etatik 19:00etara. Mozorro lehiaketan izen-ematea, Plaza Gorrian. Aurtengo gaia: Obrak.
  • 18:30. Parrilla jana, Plaza Gorrian. Inguruko etxeetako balkoietatik izara, arropa eta antzekoak kentzea gomendatzen da.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Izetaren eskolako harri-jasotzaileek eta aizkolariek parte hartuko dute.
  • 19:30. Azken Portuko txaranga.
  • 23:15. Merina Gris.
  • 00:45. Funkiwi's.
  • 02:00. DJ Bon eta DJ Jan.