Euskal Astea 2023

'Zatoz Irulegira' jaialdia osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko ira. 6a, 17:20

Euskal Astearen barruan, herriko hainbat kultur taldek jaialdia eskaini zuten Lege Zaharren enparantzan atzo iluntzean, Zatoz Irulegira izenburupean, euskara ardatz hartuta.

Ekitaldian hartu zuten parte, besteak beste, Arrai Zopak, Montetxio koruak, Jalgik dantza taldeak, Alprojak, Zarautz Trik-eko ikasleak, Julen Zulaika bertsolariak eta Karmele Martiarena abeslariak. Amaieran, herriko ikasleek Enbata-ren aldeko ereserkia abestuz arraun egin zuten, eta Juan Mari Iturria fraidea ere animatu zen abestera