Bihotzez elkartearen aldeko martxak emandakoa, bideoan

Maialen Etxaniz eta Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 2a, 12:30

Bihotzeko gaixotasunak dituzten herritarrei babesa eskaintzeko helburuarekin, atzo egin zituzten Bihotzez elkarteak antolatutako martxa eta lasterketa solidarioa herrian. Bideoak antolatzaileen eta parte hartzaileen adierazpenak jasotzen ditu. 

Atzo egin zuten Zarautzen Bihotzez elkarteak antolatutako martxa solidarioa. Bertan, adin guztietako dozenaka lagun elkartu ziren, eta jarraian egin zuten lasterketa. Helburua, bi kasuetan, bihotzeko gaixotasunak dituzten herritarrei babesa eskaintzea izan zen. Bideoak antolatzaileen eta parte hartzaileen adierazpenak jasotzen ditu.