Azokako postu bat doan eskainiko du urtebeterako Merkatua Bizirik elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 3a, 10:00
Azaroaren 24an egin zuten elkartearen lehen urteurreneko festa. (Mireia Galarza Bastida)

Nekazaritzan ari den edo hasi nahi duen Zarauzko herritarren bati eskainiko dio elkarteak merkatu plazan egoteko aukera.

Herriko azoka biziberritzeko asmoarekin sortu zuten iaz merkatari eta baserritar talde batek Zarauzko merkatu plaza bizirik elkartea. Herriko merkatu plazari bultzada bat emateko asmoz, zenbait ekimen antolatu dituzte denbora honetan: urtaro bakoitzeko elkagaiekin osatutako saskien zozketa, hitzaldia, ospakizunak, etab. Horren adibide da azaroaren 24an, Zarauzko kultur eragileekin batera antolatutako jaialdia.

Merkatu plaza hauspotzeko saiakeran, eta pintxo potean bildutako dirua baliatuz, beste eskaintza bat proposatu du elkarteak. Hala, urtebetez azokako postu bat doan erabiltzeko eukera eskaini nahi die nekazaritzan ari den edo sektorean lan egin nahi duen herritarren bati. "Lehen sektorean aritzeko dauden zailtasun eta oztopoez jakitun, dei egiten diogu asmo horretan dagoen edonori, gurekin harremanetan jarri eta eskaintzaren berri jasotzeko".