'Wish: El poder de los deseos' filma emango dute gaur eta bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 6a, 13:45

Haurrei zuzenduta dago ikus-entzunezkoa eta 16:45ean emango dute bi egunetan. Joan den asteburuan eskaini zuten Napoleon ere izango da ikusgai izango da.

Gaur hasitako abenduko zubian entretenimendurik falta ez dadin, zinema eskaintza zabaldu dute Modelo aretoan. Hala, haurrei zuzenduriko Wish: El poder de los deseos animaziozko filma eskainiko dute gaur eta bihar arratsaldean. Walt Disney Animation Studios ekoiztetxearena da ikus-entzunezkoa eta Asha du protagonista. Nerabea da Asha eta beti dago familia eta lagunekin kezkatuta. Gainbehera batean, Ashak desioa eskatuko die izarrei eta hauek Star izeneko energia bola txiki mugagabearekin erantzungo diote. Lagun berri magikoak protagonistari lagunduko dio haren komunitatea mehatxu handi batetik defendatzeko.

Halaber, joan den larunbatetik ematen ari diren Napoleon ikusteko aukera beste bi egunez luzatuko dute. Ondorioz, ikusi ez duenak edo errepikatu nahi duenak gaur eta bihar arratsaldean izango du horretarako aukera.

Abenduak 6, asteazkena
16:45. Wish: El poder de los deseos
19:15. Napoleon

Abenduak 7, osteguna
16:45. Wish: El poder de los deseos
19:15. Napoleon