Igandean itxiko ditu ateak Narrosko Gabonetako Jaiotzak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 4a, 08:00

Gabonetako Jaiotzan ikus daitezkeen irudietako batzuk. (Aritz Mutiozabal)

Hilabete osoa zabalik egon da jauregiaren lorategia herritarrentzat nahiz bisitarientzat, eta igande iluntzean amaituko da Jaiotza ikusteko aukera. 

Abenduaren 7tik zabalik egon da Narrosko Gabonetako Jaiotza, eta igande honetan, hilaren 7an, itxiko ditu ateak, hilabete osoa zabalik egon eta gero. Egunero goiz eta arratsaldez egon da Jaiotza ikusteko aukera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta egunotan ere ordutegi hori izango du Schola Cantorumek antolatzen duen egitasmoak.

Bertaratzerik ez duenak, hemen ikus ditzake Jaiotzako irudi batzuk.