Ilara luzeak eta ilusio mugagabea Bizarzuriri gutuna emateko

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 5a, 10:17

Atzo iluntzean Lege Zaharren enparantzan izan zen Errege Magoen postaria haur eta gaztetxoen gutunak jasotzen, eta jende ugarik aprobetxatu zuen aukera bai gutuna emateko, bai berarekin argazkia ateratzeko. Gaur 18:00etan izango da Errege Magoen desfilea, eta eguraldiaren arabera, ibilbidea moldatu egingo dute.