Golfeko II. Hickory Open Txapelketa, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 7a, 12:52

Urtearen hondarrean, zeru urdinarekin eta giro paregabean jokatu zuten dozenaka lagunek hickory lehiaketa Zarauzko golf zelaian, abenduaren 27an. Orain, antolatzaileek honako argazki bilduma osatu dute.

2023a amaitzeko lau egunen faltan jokatu zuten dozenaka kirolarik Golfeko II. Hickory Open Txapelketa Zarauzko golf zelaian. Hickory modalitatearen ezaugarria da golf jokalariek duela ehun urte erabiltzen ziren makilekin aritu behar dutela golfean, eta orduko arauekin. Xehetasunak ondo baino hobeto eman zizkieten hedabide honi Jon Izulain eta Ion Ander Corral golf jokalari zarauztarrek txapelketaren aurretik, eta orain, antolatzaileek txapelketaren argazki bilduma osatu dute.

Abenduaren 27an izan zen txapelketa Zarauzko Real Golf Klubean. Zeru urdinarekin eta giro paregabean jokatu zuten golfean Euskal Herritik zein kanpotik etorritako emakume zein gizonek.

(Argazkiak: antolatzaileek utzitakoak)

Erlazionatuak

Intxaurrondoa, golfaren sustrai

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta 2023 abe 22 Zarautz