Argitaratu dituzte Salberdingo 139 etxebizitza tasatuen zozketetan parte hartzeko onartuen zerrendak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 19a, 10:00
Salberdingo eremu berria.

Erregimen bereziko 94 etxebizitza tasatu eta erregimen orokorreko 45 zozkatuko dituzte, eta erreklamazioak otsailaren 1era arte –egun hori barne– aurkeztu ahalko dira.

Zarauzko Udalak azaroan zabaldu zuen Salberdingo 139 etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko izena emateko epea, eta orain, onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Hala, gaur hasita –urtarrilak 19– hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, otsailaren 1era arte; hori izango da azken eguna.

Erreklamazioa idatziz egin beharko da Etxebizitza Bulegoan, "bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera", udalak azaldu duenez. Salegi kaleko 14. zenbakian dago bulego hori, Zinema pilotalekuaren parean.

Salberdin eremuan guztira babestutako 557 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik 154 alokairu sozialekoak izango dira –azken horiek aurrerago egingo dituzte–.

Erregimen bereziko 94 etxebizitza tasatuen zerrendak

Erregimen orokorreko 45 etxebizitza tasatuen zerrendak