Plastiko bilketa egingo dute larunbatean Iñurritzako biotopoan

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 31a, 10:00
Iaz egindako plastiko bilketa. (Artxiboa)

09:00etan hasiko dute ekintza, eta ordu horretan denak Zubiaurre-berri baserriaren aurrean elkartuko dira, gasolindegi parean.

V. Zarauzko Hezeguneen Eguna ospatuko dute larunbat honetan, otsailak 3, eta horren harira, Arkamurkak plastiko bilketa antolatu du Iñurritzako biotopoan. 

9:00etan hasiko dute ekintza, eta ordu horretan denak Zubiaurre-berri baserriaren aurrean elkartuko dira, gasolindegi parean. Handik ibai aldera joko dute parte hartzaileek eta, bi taldetan zatituta, ibaiaren alde banatan jasoko dituzte hondakinak. Arkamurkakoek gehitu dute hondakin naturalak, hala nola adarrak edo belarrak, ez dituztela bilduko. 

Ekintza horretaz gain, egun horretarako bestelako ekintzak ere antolatu ditu Zarauzko Udalak.