Hosokawa Solids enpresa ere, Errotaberrira

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 16a, 11:00
Hosokawa enpresa kokatuko den partzela. (Xabier Txurruka)

Bosgarren partzelan pabiloia eraikitzeko jarduera lizentzia eta hasierako lur mugimenduak egiteko obra lizentzia eman dio udalak Hosokawa enpresari. Aipatutako enpresak solteko solidoak maneiatzeko teknologia lantzen du. 

Joan den aste amaieran Xabier Txurruka alkateak bere sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, Hosokawa Solids SL enpresari Errotaberri industrialdeko bosgarren partzelan pabiloia eraikitzeko jarduera lizentzia eta hasierako lur mugimenduak egiteko obra lizentzia eman dio udalak. Egun Aizarnazabalen eta Zarauzko beste puntu batean kokatzen den enpresak, beraz, Zarautzen bilduko luke jarduera guztia. Aipatutako enpresak solteko solidoak maneiatzeko teknologia lantzen du. 

Ez da lehen aldia azken astetan inguru hori aipatzen dena. Izan ere, duela pare bat aste alkateak iragarri zuen Mercadonak eta Lidlek saltokiak zabalduko dituztela Abendañon eta Errotaberrin.