Salberdingo tasatuen zozketarako zenbakiak egokitu dizkiete eskatzaileei

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 21a, 16:45
Salberdin eremuan etxebizitzak eraikitzen. (Aritz Mutiozabal)

Erregimen bereziko 94 etxebizitza tasatu eta erregimen orokorreko 45 zozkatuko dituzte martxoaren 6an, Modelo aretoan.

Zarauzko Udalak martxoaren 6an izango den Salberdingo 139 Etxebizitza Tasatuen zozketarako jarraibideen berri emateaz gain, eskatzaile bakoitzari ausaz tokatu zaion zozketarako zenbakia ere argitaratu du. Zozketa Modelo aretoan izango da, 18:00etatik aurrera, eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da; era berean, streaming bidez ere emango dute zuzenean.

Erregimen bereziko 94 etxebizitza tasatuen zozketa

Erregimen orokorreko 45 etxebizitza tasatuen zozketa