Arranok mus txapelketa antolatu du ostiralerako bere 40. urteurreneko ospakizunen barruan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 13a, 14:30
Arranon jokatutako Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bateko irudia.

Txapelketa 21:00etan hasiko da, eta pizza-potea egongo dela aurreratu dute.

Arrano tabernan mus txapelketa jokatuko dute ostiral honetan, martxoak 15. Lehia 21:00etan hasiko da, eta izen-ematea 20:00etatik 20:30era egingo dute han bertan. Bikoteko 20 euro ordaindu behar dela jakinarazi dute, baita pizza-potea egongo dela ere.

Sarien berri ere eman dute antolatzaileek: aurreneko bikoteak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 150 euro; hirugarren bikoteak lau lagunentzako afaria Arranon; eta, azkenik, laugarren bikoteak bi lagunentzako afaria, hori ere Arranon bertan.

Arrano kultur elkarteak 40 urte bete ditu, eta urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute mus txapelketa.

Erlazionatuak

40 urte hegan hasi zenetik

Jabi Gonzalez Toston ots 15 Zarautz