Jasangarritasuna izango dute hizpide bihar, Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 20a, 13:45
Ttanta eguneko aurkezpena. (Mireia Galarza Bastida)

2030 Agendako helburuen tokiko aplikaziorako jardunaldi aitzindaria antolatu dute Ttanta eguna izenpean. Udaleko, euskal erakundeetako naiz kanpotik etorritako hainbat ordezkarik hartuko dute parte, eta adierazpen instituzionala ere irakurriko dute.

Tokiko politika publikoetan garapen jasangarria lortzeko bidean lan egiten duten adituen eta eragileen topalekua izango da bihar Modelo aretoa. Zarauzko Udalak Ttanta eguna antolatu du lehen aldiz Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune jardunaldia aitzindaria izatea nahi dute.

Ekitaldia 09:30ean hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du eta Espainiako hainbat udaletako ordezkariek hartuko dute parte beren esperientziak partekatzeko. Haiekin batera, ikerlariak eta euskal erakundeetako agintariak ere izango dira.

EGITARAUA:

  • 09:30. Ongietoria. Xabier Txurruka alkateak egingo du.
  • 09:40. Hitzaldia: Tokiko-erakundeak, eraldaketarako giltzarri. Carlos Mataix Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko zuzendariak eskainiko du.
  • 10:15. Mahai-ingurua: Tokiko esperientziak, Agenda 20230en praktikan. Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendaria; Gloria Gonzalo Urtasun Soriako (Espainia) Berdintasun eta Berrikuntzen zinegotzia; Adam Tomas i Roiget, Ampostako (Tarragona, Herrialde Katalanak) alkatea; Iker Basurko, Zarauzko Zarautz 2030 zinegotzia, eta, Felipe Ochoa Mogrovejo, Cuencako (Ecuador) Nazioarteko Harreman eta Lankidetzaren zuzendari nagusia izango dira hizlariak. Azkenak streamingez hartuko du parte.
  • 11:30. Atsedenaldia.
  • 12:00. Proposamen artistikoa.
  • 12:15. Mahai-ingurua: Erronka partekatua, Antonio de la Rocha, Filosofian doktorea eta EHUko irakaslea eta ikertzailea; Ione Ardiz, Arantzazulabeko Gizarte berrikuntza proiektuen zuzendaria; Izaro Basurko, Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko teknikaria, eta, Usue Lorenz, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa burua izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak, berriz, Zarauzko ikastetxeetako ikasleen egingo dituzte.
  • 13:15. Lurralde garapen iraunkorrerako agenda. Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako diputatuaren hitzartzea.
  • 13:20. Zarauzko Adierazpena. Irakurketa partekatua egingo dute udaleko ordezkariek Borja Gonzalez artistak erakustaldia eskaintzen duen bitartean.
  • 13:50. Agurra. Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako zuzendariak egingo du.
  • 14:00. Koktela eta networking saioa. Pilar Kaltzada kazetariak egingo ditu aurkezle eta dinamizatzaile lanek.

Erlazionatuak

Tantaka-tantaka, garapen jasangarrirantz

Mireia Galarza Bastida ots 26 Zarautz