Azken egunak dira 'Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte' erakusketa bisitatzeko

Intza Trula 2024ko api. 5a, 11:00
'Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte' erakusketaren irekiera ekitaldia. (Aritz Mutiozabal)

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenaren harira, Euskal Abertzaletasunaren Museoak prestatutako erakusketa zabaldu zuten martxoaren 20an. Merkatu Plazako lehen solairuan dago ikusgai, eta igandera arte egongo da zabalik.

Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte erakusketa bisitatu nahi dutenek azken egunak dituzte horretarako, igandera arte egongo baita zabalik. Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenaren harira, Euskal Abertzaletasunaren Museoak prestatutako erakusketa martxoaren 20az geroztik dago ikusgai, Merkatu Plazako lehen solairuan.

Xabier Txurruka alkateak erakusketaren irekiera ekitaldian azaldu zuenez, Euskal Herriaren historian "abertzaletasunaren alde musu truk eta eskuzabaltasunez" lan egin duen jende asko dago. "Erakusketa honekin aberriaren eta feminismoaren alde lan egin zuen Emakume Abertzale Batzari omenaldia eta aitorpena egin nahi diogu", zehaztu zuen argi eta garbi.

Hori horrela, oraindik bisitatu ez dutenek gaur, bihar eta etzi izango dute horretarako aukera, Merkatu Plazako lehen solairuan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.