'Bo jauna' umeentzako antzezlanerako bi sarrera bikoitz

'Bo jauna' umeentzako antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Jokin Oregi da Bo jauna antzezlanaren egilea eta zuzendaria, eta lau aktore aterako dira oholtzara: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza.

Antzezlana otsailaren 25ean, igandea, egingo dute 16:45ean Modelon, eta ikuskizunean hiru zerbitzarik Bo jaunaren esan guztiak betetzen dituzte, horretara ohituta daude. Bizi osoa daramate Bo nagusi jaunaren agindupean, ume koskor zirenetik. Batzuetan pentsatzen dute mundua nolakoa izango litzatekeen haiek nagusi izango balira, agintea izango balute edo beste inoren mende egongo ez balira.

Agintari-plantak egiten dituzte jolasean, eta besteak haien zerbitzari direla irudikatzen dute. Nagusia umea zenean, zerbitzariek izan zuten "ez!" esateko aukera, baina ez zuten halakorik egin, eta ordutik intimidazioz aritu da urte luzeetan.

Haien arteko harremana guztiz morrontzakoa da, agindupekoa, baina, halako batean, "ez!" esateko aukera sortu da...

Ostegunean, otsailaren 22an, 12:00etan amaituko da zozketan parte hartzeko aukera.

Amaituta

'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

'Almazenean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz

Txalo Produkzioak taldearen Almazenean antzezlana eskainiko dute otsailaren 23an, ostirala, Iker Galarza eta Zuhaitz Gurutxga aktoreek. David Desolak sortu du lana eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta Zarauzko Hitzak udaleko Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Antzezlanak erretiroa hartzear den biltegi bateko arduradunaren eta hura ordezkatuko duen langilearen istorioa kontatuko du. Bost egunez, lantokia, erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoak, esperoan egotearen amorrazioa, elkarren arteko gatazkak eta gezur handi baten zama partekatu beharko dituzte. Horrek guztiak bi langileen arteko harremana estutuko du; izan ere, konturatuko dira uste baino gauza gehiago dituztela aman komunean.

Zozketa ostegunean itxiko da 12:00etan.

Amaituta

'Harri salda' haur antzezlanerako sarrerak

'Harri salda' haur antzezlanerako sarrerak

Urtarrilaren 28an, igandea, Harri salda haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Engruna Teatre taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Antzezlanak Alma izeneko neskaren istorioa kontatuko du. Herrialdetik ihes egin ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da Alma non mundu guztiak denetik duen, baina inork ez duen nahi harekin ezer partekatu. Horren aurrean, talde lana eskatzen duen harri zopa prestatuko du protagonistak, eta, modu horretan bizitzari buruzko lezio bat emango die hasiera batean ateak itxi zizkioten guztiei.

Zozketan parte hartzeko epea ostiraleko 12:00ean bukatuko da.

Amaituta

'Mierda de Ciudad' obra ikusteko bi sarrera bikoitz

'Mierda de Ciudad' obra ikusteko bi sarrera bikoitz

Mierda de Ciudad proiektu eszeniko performatibo bat da, eta urtarrilaren 26an, ostiralarekin, Modelo aretoan eskainiko du Olatz Gorrotxategi antzerkigileak eta bere lantaldeak. Euskal Rock Erradikalaren mugimendu kontrakulturala eta horri lotutako borroka eta musikaren testuinguru historikoa kontatzen ditu obrak. Horretarako, westerna eta kolonizazio kulturala erabiltzen ditu analogia gisa. Hiru interpretek eta zeharkako hiru artistek lehen pertsonan kontatuko dute istorioa.

Zarauzko Udaleko Kultura departamentuaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak bere erabiltzaileen artean. Parte hartzeko epea urtarrilaren 25eko, osteguneko, 12:30ean bukatuko da.

Amaituta

Zarauzko Hitza: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Txapasen kaxa magikoa’ disko – liburua

Zarauzko Hitza: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Txapasen kaxa magikoa’ disko – liburua

Josu Txapartegi Txapas Zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko – liburu musikatua dugu ‘Txapasen kaxa magikoa’ eta Zarauzko Hitza Gukak hiru ale zozkatuko ditu parte hartzaileen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

 

Amaituta

Gari & Maldanbera taldearen kontzerturako sarrerak

Gari & Maldanbera taldearen kontzerturako sarrerak

Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 12an, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Zuzenean diskoaren biran murgilduta ibili da taldea Euskal Herri osoan, eta Zarauzko emanaldia aipatu biraren azken ukitua izango da, disko berria grabatzeko estudiora sartu baino lehen.

Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere erabiltzaileen artean, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik. Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago jada, eta urtarrilaren 11ko 12:30era arte eman ahalko da izena.

Amaituta

Iñaki eta Olatz Salvadorren emanaldirako bi sarrera bikoitz

Iñaki eta Olatz Salvadorren emanaldirako bi sarrera bikoitz

Ostiral honetan, abenduaren 22an, Familia artean musika emanaldia eskainiko dute Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobek Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da saioa eta Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalaren Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, haren atari digitaleko erabiltzaileen aretan. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko 16:30 arte dute izena emateko aukera.

Amaituta

'Literatura emanaldi musikatua' saioarako sarrerak

'Literatura emanaldi musikatua' saioarako sarrerak

Ostiral honetan, abenduaren 1ean, Literatura emanaldi musikatua saioa eskainiko dute Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia arlo literarioaz arduratuko dira, Iñar Sastre eta Anne Etchegoyen arlo musikalaz, eta Olatz Prat kazetari eta abeslaria koordinazio-lanetan ariko da.

Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, saioa bertatik bertara ikusteko. Zozketan parte hartzeko epea osteguneko 16:30ean bukatuko da, eta horretarako esteka honetan eman behar da izena.

Amaituta

'Andereño' haur ikuskizunerako sarrerak

'Andereño' haur ikuskizunerako sarrerak

Azaroaren 26an, igande honetan, Andereño haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Anita Maravillas taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Andereñoaren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin ero eta ederra da. Antzezlan mutua da eta 6 urtetik gorakoentzat dago zuzendua.

Zozketan parte hartzeko epea ostiraleko 12:30ean bukatuko da.

Amaituta

Olatz Zugastiren kontzerturako sarrerak

Olatz Zugastiren kontzerturako sarrerak

Hitzño bat erran eta, banua berhala da Olatz Zugasti musikari hernaniar eta Orioko bizilagunaren azken diskoa, eta ostiralean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. 

Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, eta izena emateko epea ostegunean amaituko da. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Amaituta

'Bazen behin' haurrentzako ikuskizuna

'Bazen behin' haurrentzako ikuskizuna

Urriaren 29an, igandea, Bazen behin haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Tiritantes zirku antzerkiak Modelo aretoan 16:45ean, eta Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Ikuskizuna 5 urtetik gorako umeentzat da.

Zozketa ostiralean 12:30ean egingo da.

 

Amaituta

Frank Delgadoren kontzertua

Frank Delgadoren kontzertua

Urriaren 27an, ostirala, kontzertua emango du Frank Delgado bakarlari kubatarrak Modelo aretoan, 20:00etan, eta Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Zozketa ostegunean 12:30ean egingo da.

Frank Delgado La Nueva Trova mugimenduko abeslari kubatarra da. Eszenatokiak partekatu izan ditu Silvio Rodriguez, Luis Eduardo Aute, Daniel Viglietti, Juan Carlos Baglietto, Fito Paez eta bere belaunaldiko kide kubatarrekin. Bere abesti ezagunena La otra orilla da.

Amaituta

'Greenpiss' antzezlanerako sarrerak

'Greenpiss' antzezlanerako sarrerak

Yllana antzerki konpainiak Greenpiss antzezlana eskainiko du ostiralean, 20:00etan, Modelo aretoan. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure erabiltzaileen artean.

Zozketan parte hartzeko epea urriaren 19ko 12:30ean bukatuko da.

Amaituta

Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

Behoria Garbia ekintzarako sarrerak

Behoria Garbia egitasmoak, natura, dibertsioa eta jasangarritasuna uztartzen ditu, eta urriaren 21ean egingo dute Orion.

Oria ibaiaren edertasunean murgiltzera gonbidatzen zaitu Begi Bistanek. Urriaren 21ean arraunean ibiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, horretarako jarduera desberdinak eskainiko dira: Oriaren jaitsiera kayak-ean eta Arraunpotea, hondakinak bilduz ingurumena babesten den bitartean. Horrez gain, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak ere izango dira.

Zarauzko Hitzak Begi Bistan enpresak emandako txartel bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.

Parte hartzeko epea urriaren 16ko 12:00ak arte izango da.

Amaituta

'Crisalida' haur antzerkirako sarrerak

'Crisalida' haur antzerkirako sarrerak

Antzerkia Familian egitasmoaren barruan, Caramuxa Teatro taldeak Crisalida antzezlana eskainiko du igandean, 16:45ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure erabiltzaileen artean.

Zozketan parte hartzeko epea urriaren 6eko 12:30ean bukatuko da.

Amaituta