Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Txalaparta argitaletxearen eskutik Itziar Morenoren Josi eta josi liburua zozkatuko du Zarauzko Hitzak.
Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak.
Zorte on!
Hondartzako Futbol Txapelketaren irudia hondartzatik atera eta herrian zabaltzeko helburuarekin kamiseta plazaratu zuten urte hasieran plaieroetako antolatzaileek.
Elastikoak jada egin du hilabetea kalean, eta antolatzaileek emandako gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako kamiseta bana zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak.
Parte hartu nahi dutenek, igandeko 18:00ak arteko epea dute.
Mar-Mar Teatroaren eskutik, Arrainak bihotzean haur antzerkiaz gozatzeko parada izango da igande arratsaldean, otsailaren 26an, Modelo aretoan, 16:45etik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Vaiven antzerki konpainiaren eskutik, Familia sarekada komediaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren 10ean, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Igor Elortzak eta Rafa Ruedak gidatutako Anonyme Popular bertso-musika ikuskizunaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Zarauzko Jalgi eta Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeen eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Zarauzko Hitzak Errigorako saskia zozkatuko du irakurleen artean.
Zorte on!
Ilargia nahi dut anzterki emanaldia eskainiko du Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartuko duen konpainia batek igandean, azaroak 27, Modelo aretoan, 16:45etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu eta zorte on!
Dead dantza ikuskizuna eskainiko du Lasala taldeak ostiralean, azaroak 18, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera, eta Zarauzko Hitzak Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zorte on!
'Tempus' ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 13an, 16:45ean, Modelo aretoan. Urrian eskaintzeko zen antzezlana bertan behera gelditu zen, eta igandean berriro ikusteko aukera izango da. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zorte on!
Zarauzko Udalaren eskutik, Teatro Gorakadak igandean eskainiko duen antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu irakurleen artean.
Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.
'Tempus' ikuskizuna eskainiko dute urriaren 9an, 16:45ean, Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu irakurleen artean.
Zorte on!
Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Andoni Egaña bertsolariek eta Xabier Alberdi historialariak Herrimamituz bertso saioa eskainiko dute hilaren 16an Modelo aretoan. Udaleko Kultura departamentuaren eskutik, saiorako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek.
Zorte on!
EZH Festibalaren aurtengo edizioa uztailaren 1etik 3rako asteburuan egingo da, Irisarrin. Zarauzko Hitzak hiru eguneko sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.
Zorte on!
Igandean, maiatzak 15, Glu-glu produkzioak Perez sagutxoa antzezlana taularatuko du Modelo aretoan, 16:45ean. Zarauzko Hitzak Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zorte on!