Bilboko mobilizaziora joateko autobusak antolatu dituzte. Izena eman daiteke dagoeneko.
Bost erakusketa jarriko dituzte ikusgai herriko hainbat gunetan.
XXV. Argazki Bileraren barruko azken erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen: Gabriel Cuallado (Massanassa, 1925-Madril, 2003) zenaren Argazkiak. Espainiako XX. mendeko argazkigintzaren erreferentearen zuri-beltzezko argazki sorta paratu dute, eta ekainaren 4a bitartean izango da ikusgai.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
I Love Rock elkarteak egitarau betea prestatu du Rockumentalak! zikloaren 10. urteurrenerako.