Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Asteartean inauguratu zuten Ikusteko moduak. John Berger gogoan erakusketa berria Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Bertan, Gorka Salmeron, Angel Ispizua, Jose Ronco, Jesus Zabalza, Roberto Botija eta Moncho Trullosen argazkiak bildu dituzte.
Judith Gago diseinatzaile eta argazkilari zarauztarrak erakusketa zabalduko du urtarrilaren 11ean, ostegunean, Lukas ardotegian. Habit-Arte. Garuna, gorputza eta espazioa du izena argazki bildumak eta otsailaren 22ra arte egongo da ikusgai.