Martxoak 8

Izaera morea eman diete herriko kaleei

Aritz Mutiozabal 2016ko mar. 12a, 13:31

Martxoaren 8ko ospakizunen barruan, gaur herriko hainbat kale eta plazari izenak aldatu dizkiote.

Batukadak girotutako kalejira batekin ekin diote eguerdian, Lege Zaharren enparantzatik, gaurko egunez Emakume baserritarren plazatik. Geldialdiak eginez joan dira izenak aldatu dituzten klae eta plaza bakoitzean, eta bertan ekintza ezberdinak egin dituzte: irakurtaldiak, bertsoak abestu, koreografia... Aurki, 14:30ean, EmakumeON bazkaria izango dute Zinema frontoian, Gaztelekuan, eta arratsaldean, La Pulgaren kontzertua.