Torreoi ingurua txukuntzen ari dira herritarrak

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko mar. 19a, 12:39

Torreoia Bizirik taldeak antolatu du jardunaldia eta ondoren babarrun jana egingo dute. 

09:00etatik hasita, Torreio ingurua txukuntzen ari dira zarauztarrak. Besteak beste, belarra mozten, ubidea garbitzen eta landareak landatzen ari dira, auzolanean. Hamaiketakoa ere egin dute Torreoian atseden hartzeko, trikitilariek girotuta. 

Ondoren, 14:30etik aurrera, babarrun jana egingo dute Vista Alegreko futbol zelaian.