Ainhoa Muruak lehiatzeari utzi behar izan dio

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 20a, 17:34

Korrikako saioa hasi aurretik geratu egin da, malkotan.

Sare sozialetan aurreratu zuen modiuan, irten irten egin da Ainhoa Murua Olinpiar Jokoetako bere proban, emakumezkoen triatloian. Lesio bat medio, ez zirela "nahi bezalako Olinpiar Jokoak izaten ari" aitortu zuen, baina "guztia ematen saiatuko" zela aurreratu zuen.

Hala, irten bakarrik ez, igeriko eta bizikletako probak amaitu egin ditu. Igeriko saioa 19:19 denbora eginda bukatu du, Carolina Routier irabazlearengandik 18 segundura. 29. atera da uretatik.

Bizikletakoa, berriz, oraintxu amaitu du, Norden irabazlearengandik (01:21:28) hiru minutu eta 16 segundura, 37. postuan. Ez dio hurrengoari ekin; orduan utzi dio lehiatzeari.

Muruak laugarren Olinpiar Jokoak ditu Riokoak. Lotura honetan irakur daiteke BERRIAk Rion bertan egin dion elkarrizketa, proba jokatu aurretik.