Gabonetako ekitaldiak

Gabon giroan murgilduta

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 24a, 19:35

Gabon kantak nonahi entzun ahal izan dira egun osoan. Talde, eskola eta abesbatza hainbat kalera atera da kantu kantari, ohiturari jarraituz. Ez dira falta izan jaiotza eramangarriekin ibili diren haur eta gaztetxoak ere. Arratsaldean, berriz, Olentzero etorri da Santuiturri plazara, eta Narrosko jaiotza ireki dute, Schola Cantorumen kantaldiarekin. Eta Zarautz Arraun Elkartekoak zozketa erakargarria dute aurtengoan ere.

Erlazionatuak

Olentzeroren jaia Santuiturrin

Zarauzko Hitza 2016 abe 24 Zarautz