Zarauzko hainbat taldek hartuko du parte Hatortxu Rock jaialdian

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 23a, 15:30
Estricalla taldea izango da Hatortxu Rock jaialdian joko duen Zarauzko taldeetako bat.

Occhi di Farfalla, Estricalla eta Anestesia izango dira, besteak beste, Lakuntzan.

Uztailaren 27, 28, 29 eta 30ean izango da Hatortxu Rock musika jaialdia, Lakuntzan (Nafarroa). Urtero legez, makina bat taldek hartuko dute parte euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdian, tartean, Zarauzko hainbatek. Occhi di Farfalla, Estricalla eta Anestesiak, kasu. Oreka TX taldea ere bertan izango da; partaideetako bat, Mikel Ugarte, Zarauzko bizilaguna da.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Bibe atarian. Oraindik ere talde gehiago batuko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Informazio osoa jaialdiaren atarian aurki daiteke.

Erlazionatuak

Metamorfosia elektrikoa

Aritz Mutiozabal 2016 eka 09 Zarautz