Udalak agintaldi hasieran jarri zuen martxan Auzoz auzo egitasmoa, auzoetako garbiketa zerbitzua eta mantenua areagotuz. Herriko hainbat guneetan lanak egin ondoren, aste honetan Mendilautara helduko da. Hain zuzen ere, irisgarritasuna hobetuko dute. Iban San Martin Obra Txiki eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi du Lauaxetako berurbanizazio proiektua 2018an burutuko dutela, baina aurrez hainbat lan egingo dutela, bizilagunek hala eskatuta: "Gurpildun aulkietan edo haurren aulkiekin ibiltzen diren pertsonak ez dira sartzen esapaloi estu horietatik".
Hala, irisgarritasuna hobetzeko, Lauaxeta kalean espaloietako pasara oztopatzen duten zuhaitzak moztuko dituzte, eta zebrabideetako badenen eta espaloien maila jaitsi. Era berean, garbiketa sakona egingo dute makina baldeadorearekin, edukiontzi berriak jarriko dituzte, hondatuta daudenak ordezkatu eta margotze lanak egin.