Aste Nagusia 2017

Bengoetxea eta Albisu nagusitu dira Zarautz Hiriako finalean

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 21a, 10:29
Bi bikoteak, sari banaketan. (Asegarce)

Aste Nagusiko azken egunean, atzo, jokatu zuten Zarautz Hiria esku pilota torneoko final handia, Aritzbatalde pilotalekuan. Kasu honetan, Bengoetxea VI.a-Albisu bikotea nagusitu zen, Zabaleta eta Iribarriari 22-12 irabazita. Albisuk eraman zuen torneoko jokalari onenaren garaikurra.