Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Irudietan: 'Dolor ex in itinere' ikuskizuna

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 25a, 14:32

Minari erreparatuz, performace ikuskizuna eskaini dute Ainhoa Alberdi Gisasolak eta Eneko Balerdi Eizmendik herriko hainbat tokitan. Parekidetasun Sailaren eskariz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako sortutako antzezlana izan da Dolor ex in itinere, eta hainbat herritarrek jarraitu dute Torre Luzeatik abiatu den emanaldi ibiltaria.