Irudietan: Olatuek kostaldea astindu dute

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2018ko urt. 17a, 17:48

Olatu handiak izango zirela aurreikusi dute, eta iragarpena bete da. 16:00etatik 18:00etara dago emanda abisu laranja kostaldeko kalteengatik, eta itsasgoraren inguruan –17:10ean zen– ikuskizuna izan da itsas inguruan. Olatuek malekoia gainditu dute behin eta berriz eta gogor astindu dute Alle Punta, moila zein Mollarri. Hori dela eta, Zarauzko itsas pasealekua itxi egin dute eta baita N-634 errepidea ere, Zumaia eta Zarautz artean artean. Ertzaintza autoak Meagatik ari da desbideratzen.